.

Zure baitan Lyrics

Orduak etenik Gabe badoaz
erlojuaren orratzen altzoan.
Aurpegiko ximurrak gorde nahirik
denborak ez du atzera itzulirik.
Entsegu gelako horma zaharretan,
bertako irudien oroimenetan,
zenbat kontakizun eta istori
eskertu nahi nizkizukenak zuri.
Nik zure baitan lokartu nahi dut
ibai honetan itsasoratu.

Senari jarraituz etengabean
denetik aurkitu dugu bidean,
maitasun gorroto edo eraso
galdu baino gehiago dugu jaso.

Nik zure baitan lokartu nahi du
ibai honetan itsasoratu.
Report lyrics