.

Poema Lyrics

Bidean aurkitu dut
harri bat baino gehiago
zorte faltaz batzutan
merezimenduaz asko.
Zama partekatzeko
beti egon zarelako prest,
zure aurpegi txar bat
ez dut ezagutu ere ez.

Eguzkia izan zara
ustekabean beroa,
lainotutako egunak
espero nituenean.
Bizitako guztia
biontzat geldituko da.
Agurraren orduan
eskerra bakarrik daukat.

Ez naiz ezer zu Gabe,
nire arnasa zara,
ematen du poema
egi hutsa dana.
Ez naiz ezer zu gabe...
Report lyrics