.

Bizirik gaude Lyrics

Mugez gaindi, ekaitzaren dardara
duintasuna bala bihurtuz
oihan hezeen sakonean
amorrua lehertu zen kaleetan
iragan hurbil edo pasarte zahar
gure DNAren mapetan
langileon odola inon ez da
lurrean isuri debalde
Larrua garesti
saldu zuten
ta bizirik gaude
gaur hemen

Larrua garesti saltzeko prest
izango gaituzte
gaur hemen
Gizateriaren etsaiek
beldurretan ito ez gintuztenez
igitaia zorrotzarekin
sasiak mozturik, uzta batu
mailuaren kolpeek gupidarik ez
etorkizuna lantzerakoan
maitasuna eta gorrotoa
borborka dira gure zainetan
hondamenditik
ihesi goaz
zure begietan sua
aldamenean
bidelagunak
haien begietan suan

laino artean
heldu eskutik
sumatzen hasiak gara
eguzkipean
mundo berri bat erditzearen oinazea
Report lyrics