.

Bihotzeko su gar hau Lyrics

Umetako irudietan,
entzundako kantuetan,
bizitako uneetan,
maitasuna izan nuen beti euskarri
Ama eta aitaren muxuen,
jatorri baten doinuen,
hizkuntza ikur eta ideien
babesean zutik diraut oraindik

Haurtzaroko ametsak
nigan dira indartzen.
Bihotzeko su gar hau
ez da itzaltzen.
Izakera errebelde,
bidezkoa denaren alde,
ez delako ezer debalde,
borrokatu Gabe ez da lorpenik

Odol beroa zaineta,
amorrua erraietan,
gogo asmo eta nahietan,
naizen hortan jarraitzen dut sinesten
Haurtzarako ametsak...
Report lyrics