.

Milaka zati Lyrics

Leihoan naiz euri tantei begira
eta zu ondoan ez zaitut jada
nire negarrak horiexek bailiran
sentizen naiz azken bolada honetan.
Zure laztanak, ezpainak, mingaina
oraintxe beste batengan dira
zure jolasak irrika ta nahia
zure berotasunaren dirdira.
Zu non ote zaren galdetzen dut ozen gelan
zeloak, inbidiak eta malkotan murgilduta,
zu gabe burua doakit urrun zeru mugan
zeloak, inbidiak eta malkotan murgilduta.

Milaka zatitan egindako
ilusioen amaiera
suntsiezina denaren ustean.
Report lyrics
Inshala (1999)