.

Hodei Lyrics

Hodeietan marraztutako
ideiek naramate sarri zuganaino
ikusten ditut ortzian
hodei lodiak
malkoak isuri nahian, noraezean
Zentzurik gabeko egunei
zentzua topatu nahian
orduak geldirik, zuri so daude
jada nekatuta.
Amaiera ona izango duen
esperantzan, jartzen dira
martxan erlojuak
bestela zentzurik
izango al lukete
elkarri egindako promesa horiek?
Report lyrics
Auskalo (2002)
Folki linza Jonvais Itzulerarik gabeko joana Zer ote da? Kontrolatuta daukat Bidean Larunbata hastean Barañain Agur Hodei Ez dizut esango Eta besterik ez Hor nonbait Auskalo