.

Kontrolatuta daukat Lyrics

Egunero zaldi txute bat gosari gisa
baina dena daukat kontrolpean.
Agustinek berriz Don Simon litroka edaten du,
hori ez omen da bere kaltean.
Gure Iñaxito, txanpon makinen mirabe dena,
lasai dirua duen artean.
Eta Andresito telefono erotikoen morroi,
kontrola dauka hanka tartean.
Arazo ezberdinak baina
erreakzio berdina,
Bizioa kontrolatzen duena
da deskontrolatu handiena.
Gizakiak, ahulak eta eskasak denak,
bizioen menpe bizi gera,
ta gure buruak ez ezik albokoarenak ere
engainatutzen ditugu sobera.
Mundu itxi baten murgiltzen gara itsu antzean
hutsa, ustela eta minbera.
Behin bizioetan erortzen baldin bagara noizbait,
ez dakigu nola ta noiz atera.
Report lyrics
Auskalo (2002)
Folki linza Jonvais Itzulerarik gabeko joana Zer ote da? Kontrolatuta daukat Bidean Larunbata hastean Barañain Agur Hodei Ez dizut esango Eta besterik ez Hor nonbait Auskalo