.

Bota bexamela Lyrics

Bost mila bostehun egun bost mila bostehun gau
eta erlojua lehengo sentiduan dirau
kartzeletako intxaurrak beti dira hamalau
gerturatzerik ez duen esaera al da hau?
Gora demokraziaren autoritatea
betetzen ez badute beraien legea
gosearen indarrak duen boterea
gaurko urak sortuko duen biharko lorea.
Piper gorri-berdeei bota bexamela
askatasun gordinez berdindu sabela
baietz gose-egarriak ase-bete berehala
euskal sukaldeetako aulkiak bezela.

Gosea preso dago ta presoa gose
heste hustuen uztak joko du luze?
burni hotza aterpe, barna-hatsa haize
baina urak mantentzen du esperantza heze.
Report lyrics
Alaitz eta Maider (1998)
Txanpon baten truke Amets bat Bota bexamela Txuria lan beltzetan Oroitzak Atxutxale Xurdin Ez da errexa Carpe diem Bolada Háblame en cristiano Miñi Zunbeltz Iugi Ispilu aurrean