.

Sentitzen dut Lyrics

Orain zurekin hitzegiteko
Indarrakin sentitzen naiz
Behingoz entzungo didazu
Zu nire heroia zinen. Ni zure printzesa
Sentitzen dut... Sentitzen dut...

Harnasten zenuenean esan beharrekoa
Lotsak nire eztarrian itotzen zuen

Zu nire heroia zinen. Ni zure printzesa
Sentitzen dut... Sentitzen dut...

Oraindik zure eskuen laztasuna
Sentitzen dut azalean
Dardarak gogoratzen ditut
Gelan sartzen zinenean
Nire amodioa grina lizuna bihurtuz
Horietako batean begiak ireki nituen
Eta barruko monstruoa ikusi nizun
Barruan neraman neska ez zen berriz atera

Nire inozentzia edan,
Nire haragitik jan,
Nire haurtzaroa lapurtu zenuen
Monstruoa asetuz
Oraindik zure eskuen laztasuna
Sentitzen dut azalean
Euriak daukadan mina ezin du garbitu

Izuak gauean esnatzen nauen bakoitzean
Zuregana etortzen naiz gogoratzera
Nik lurperatu zintudala
Report lyrics