.

Noraezean galduta Lyrics

Alde egin eta frenoa eraman zenuen
Azeleratzea besterik ez daukat
Lerro txuriek bidea markatzen dutela
Norabide ezberdinak hartu genituen
Mantsotuko nauenik ez dago
Geldituko nauenik ez dago
GALDUTA NAGO
IZPILUAN BEGIRATU

Herriz herri tragoz trago orduak edaten
Nire memorian gutxi iraungo duten
Oroitzapenak eta izenak alkoholan itotzen
Dizdira iheskorren atzetik nabil
Hilzoria lagun bakarra dudalarik
Nola iritsiko naiz non nagoen ere ez baitakit?

GALDUTA NAGO
IZPILUAN BEGIRATU
ETA EZ DAKIT ZEIN NAIZEN

GALDUTA NAGO
IZPILUAN BEGIRATU
ETA EZ DAKIT ZEIN NAIZEN
GALDUTA NAGO
IZPILUAN BEGIRATU
ETA EZ DAKIT ZEIN NAIZEN

Nintzenaren bila segitzen dut
Lasterketaren arrastoa begitartean dudala
Report lyrics