.

Etxera bai, etxera ez Lyrics

Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan,
jendea majur antzean dabil
eskuak sakeletan.
Eleonora kabinan dago
Ekuadorrekin hizketan;
estu antxean kiribiltzen du
ile-xerloa hatzetan.

Albiste onak eman nahi ditu
egiaz, erdi gezurretan...
ozeanoa kulunkatzen zaio
telefono adarretan.

Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan...
Argia inguruko leihoetan
esperantza du sartu dituen
azken hogei xentimoetan:
"ama, jendea ez da hemen guk
bezala dantzatzen
ez naiz senarrarekin ondo moldatzen
ez zait bidaltzeko dirudik geratzen
ama, zahartzen ari naiz baina zu
ez zaitut ikusten zahartzen..."
Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan...

Eleonorak eseki ditu
telefonoa eta Ekuador, penetan.
Aterkirik gabe "etxera" oinez
doa pauso ttipietan,
eta halere ez da helduko
etxera gaur sekuletan.

Taxirik ez da taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan...
Report lyrics
Taxirik ez (2009)
Problemak Etxera bai, etxera ez Ezjakintasunak Clementine Arbola zaharra bezala Koadrilako isilena Partehartzea Hutsartean Beste nonbait Tan petita