.

Itxaropenaren izenean Lyrics

ITXAROPENAREN IZENEAN
Hamaika mila aldiz nahita edo nahi gabe
Harri berdinagatik erortzen
Beti gauez egiten nuen errepide hori
Zuk argitu baino lehen
Ez dut mina bilatzen, ez naiz ezeren beldur
Ez naizen hura ez dut izan nahi
Zurekin ez bada egin nahi dudan bidea
Ez naiz egiteko gai
ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA

Eta gela hotz honetan sartzen naizenean
Ezintasunaren eskuetan
Nire arnasak orri txuri bat nahi duenean
Zure hitzen artean.

ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA
Report lyrics