.

Ikusi dezaket Lyrics

IKUSI DEZAKET
Nire izerdia iraindu zenuen egunean
Nik egindako guztia hustu zenuenean
Ireki nizun atea itxi zenuen bertan
Hotza nahiago baduzu hobe zaude kanpoan
Ikusi nahi ez nuena gaur ikusi dezaket
Ta ulertezina zena orain bai ulertzen
Ezin dut ezer ukatu, zaila da onartzea.
Lehenago izan garena, orain ezereztea.
ETA ORAIN, BEGIRATZEN ZAITUDANEAN
IKUSI DEZAKET ZARENA
IHES EGITEN DU
IZAN NAHI DUZUNAREN KEAK

Eta nahiago nuke guzti hau ez esatea
Nire barruan gorde, denak berdin jarraitzea
Baina begiak itxi eta itsu geratzea
Ez da bide zuzena, ez da neurea
Report lyrics