.

Bela beltzak Lyrics

Bela beltzak berriro ere
larrosa bat zapaldu dute
gure gainetik pasatu dira
sua zetorren aizearen ordez.
Gorrotoaren mezulariak
aurrez aurre jolastu nahian
hegoen ordez, eskutan fusila
hori ote da beraien jana?

Esaera zahar
batek dio
kontuz hi!
bela beltzekin
bela ona
ez dagoena
ez dagoena.
Gorputz luzeak, buruak gora eta
begietan izpi arraro bat.
Denaren zai, denari begira
gorrotoaren mezulariak.

Ikusi gaituztenean
entzun dugu haien garrasia
bat batean inguru guztia
bela beltzez zegoen josia.
Esaera zahar
batek dio
kontuz hi!
bela beltzekin
bela ona
ez dagoena
ez dagoena.
Report lyrics