.

Aurkitu zintudan Lyrics

Aurkitu zintudan irrifartsu
ene hitzak nahi zenituen entzun
biok segidan ulertu genuen
soberan zirela albokoek
begirada samur bati esker
gauzak zeharo aldatu jakuzen
harrezkero gu bien artean
aparteko mundu bat sortu dugu.
Egun hartan ondo nengoen
arazoak konponduak nituen
benetako identidadearekin
topo egitea lortu nuen
begirada samur bati esker
gauzak zeharo aldatu jakuzen
zure amodio dizdirek
ene bihotza
itsutu zuten eta.
Muga jarri gabe
muga aurkitu dut
esku bero zabalez
besarkatzen zaitut
maite zaitudala
ulertu dut
maite zaitudala
ondo dakizu.
Zeozerk esaten eustan
nigandik urrun ez zinela
zeozerk esaten eustan
nire ondoan zinela
zeozerk esaten eustan
posible litzatekela
zeozrk esaten eustan
nire gauak zuretzat zirela.
Muga jarri gabe
muga aurkitu dut
esku bero zabalez
besarkatzen zaitut
maite zaitudala
ulertu dut
maite zaitudala
ondo dakizu.
Report lyrics
Exkixu (1993)
Aurkitu zintudan Hutsari begira Rusbi Matxinada Urruntasunaren ahotsa Agur Kale iluna Sua, sua Ilusiorik ez Une haiek Portu zaharra Bertsoa