.

Urrun, urrun Lyrics

Urrun, urrun,
bihotzeko lagun,
hola deitzen ninduzun,
bihotzeko lagun.
Non da orain
lehengo berba goxoa?
Oihartzun da egun,
bihotzeko lagun.
Agur esan eta,
poliki, poliki, sartu zinen
ahanzturaren auzunetan.
Erdikobidea,
erreka aldeko ametza ere
orain urrun dira zu gabe.
Urrun, urrun,
bihotzeko lagun,
hola deitzen ninduzun,
bihotzeko lagun.
Non da orain
lehengo berba goxoa?
Oihartzun da egun,
bihotzeko lagun.
Zure etxe aurretik
goizez pasatzen naizelarik,
atea ez duzu zabalik.
Gero eta urrunago,
gero eta tikiago
gogoan dena bakanago.
Urrun, urrun...
Report lyrics
Haizea garizumakoa (2009)
Zure etxera noa Jakin nahi nuke Urrun, urrun Haizea garizumakoa Argia Olhabideko bordan Edertasunaz mintzo Errekazola Zorioneko moilan Joan soseguz Zuhaitz alferra Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)