.

Haizea garizumakoa Lyrics

Lagun zaharrekin elkartzen naiz bertan
kalamahastiak, kresala haitzetan,
bizitzako gudan etsi gabeak,
inoizko garizuma irrealenean.
Alaitasunez mintzo gara eguzkitan,
nahiz betiko asmo galduak gomutan,
bizitzako gudan bazter utziak,
gogora ekartzen ditugunean.
Berbetan orduko lagunen kontuak,
aspaldikoak bai, baina ez ahaztuak,
Garizumako haizea heldu da
areagotuz begien distirak.
Jainkoari esker, elkarrekin gara,
ona ahazten da baina lehenago txarra.
Adio atzoko amets gaiztoa,
bide estuena ere aurrera doa.
Hemen okerreko belaunaldikook,
ezertan asmatu ez dugunok,
norbere lotsaz ardura dadila
gu geureaz arduratzen bezala.
Betor biharkoa gaurkoa bezala,
lagun alaiak rona eta kresala,
betor haizea garizumakoa,
arratseko herriminak uxatzera..
Jainkoari esker, elkarrekin gara...
Report lyrics
Haizea garizumakoa (2009)
Zure etxera noa Jakin nahi nuke Urrun, urrun Haizea garizumakoa Argia Olhabideko bordan Edertasunaz mintzo Errekazola Zorioneko moilan Joan soseguz Zuhaitz alferra Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)