.

Gu ez gara Lyrics

Mendian baserria galdurik bakarrik aspalditik
sutondoan jarririk amandria bakarrik aspalditik

gure arbasoen hazia
sasiz estaltzen hasia
zer gerta da, gu ez gara
gure amandria iloba
nora doa, itsututa
euskal bihotzetan aurkitzen dan bidea

amonaren begian malko bat, irudi bat ikusten da
bere seme-alabak borrokan odoletan hil zirala

herri hontako patua ahaztua ta zapaldua

ez al dakit betidanik
gure herria suntsitzen saiatu direla
zer gerta da, gu ez gara
gure nortasuna berreskura dezagun
inguruko gaitzaz kutsatuak gera
herri sendo bat sustraia galtzen ari da
denon artean eutsi dezagun
gu geu izanda harresiak tinko iraungo du

ez al dakit betidanik
gure herria suntsitzen saiatu direla
zer gerta da, gu ez gara
gure nortasuna berreskura dezagun
inguruko gaitzaz kutsatuak gera
herri sendo bat sustraia galtzen ari da
ez ahaztu lehen harria nork jarri zuen
ta orain harriak hautsiz doaz

inguruko gaitzaz kutsatuak gera
herri sendo bat sustraia galtzen ari da
denon artean eutsi dezagun
gu geu izanda harresiak tinko iraungo du

ez ahaztu lehen harria nork jarri zuen
ta orain harriak hautsiz doaz
Report lyrics
Heriotzari deika (1995)
Gu ez gara Beldurra Argiaren zai Putzu beltzean Latzen Infernuko ateetan