.

Frantziako andrea Lyrics

Etorri nintzanean
Prantzie kortetik,
ama topatu neban
suitian tristerik.
Zer egiten dau, ama,
orrelan bakarrik?
Nobedade barriek
entzun dodaz bai nik.

Zer nobedade barri
entzun dozu, ama?
Ezkonetan zareala
bai seme laztana.

Nondikoa dakazu
zeure emaztea?
Prantzie Kortekoa
bai ama neurea.

Ez dot gura Prantzesik
ain gitxi errenik
esan dodan berbiaz
urten biar dot nik.

Esan dozun berbiaz
urten biar bozu
Urten bidera eta
il ein bear dozu.

Ain de polite ba ze
nire emaztea
ez da posible ama
nik ori eitea.
Zuk ez pozu posible
artu anajia,
anaje gaztea da
estudiantia.

Juanita jatsi zaite
zaldien ganetik
sartu daitzudan punalau
biotzen erditik.

Ai orren punalorren
puntien zorrotza
ikusiez beste barik
ilten deust biotza.

Zazpi zaldi deukodaz
izeraz jantzita
zortzigarrentxoa barriz
perlaz estalita.
Orrez gainera dekot
urre kalizia
urre-kalizia ta
sobrepelizia.

Arek emongo'tzudaz
istiarren bizirik.
Arek neuretzat baina
ez itxi bizirik.

Kanpai bat entzuten dot
ez dakit nongoa
igual izango da
agoniekoa.

Zazpi izera dodaz
odolez mantxaurik
zortzigarrentxu onek
naroia ni mundutik.

Ai neure amaginarreba
muskerrez betia
subeak eingo al deutsu
arratserak ohia.
Report lyrics
Hiru Truku: Mendebaleko euskal baladak (1994)
Izar ederrak Frantziako andrea Neska soldadua Ana Juanixe Eguna zala Isabelatxu Aldaztorrean Arrateko zelaiko Peru Gurea Jaun Zuriano Leixibatxoa Bart amarretan Orbelak airez