.

Desnúdame, desnúdame Lyrics

Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen.
Eta maiz, zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek oihukatzen dituzte.
Zure begien zulora abailtzen naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen den jakin nahi nuke.
Etorri eta kenduizkidazu arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi... etorri eta kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.
Report lyrics
Anari (1997)
Gure mundua Minaren funtsa Galderak 1 (H)erra kanta Eszeptikoarena Tren bat zure barrura Desnúdame, desnúdame Galderak 2 Hegoekira begira Munduak abesten duenean