.

Negua joan da ta Lyrics

Beldurrak joan direnean
nire mendien artean
eguzkia teloian atzekaldean da.
Ateratzeko beldurrak,
beldur eszenikoa,
aspaldi antzeztu ez duen
obra honetan.
Izpi txiki-txikiren bat
agertuz doa gaurkoan,
poztasun handi batek
besarkatzen nau.
Mesedez, ozen esan
negua joan egin dela
nire arima hotzak
ez du sinisten eta.

Laztandu nazazu orain
buru urdinen artean,
orain lainorik ez da.
Aurpegi biluziak,
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena.
Gordin amaigabea
...negua joana da.
Jaioberrien antzera
taupaden garra dut orain,
belarriekin ikusteko
nire begiek entzuten ez dutena.
Mesedez, ozen esan
negua joan egin dela
izara guztiak
erre ditut eta.

Laztandu nazazu orain
buru urdinen artean,
orain lainorik ez da.
Aurpegi biluziak,
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena.
Gordin amaigabea
...negua joan da ta.
Soinu bakar-bakarra
zure bular aldean,
negua joan da ta...
Borobildu zaizkit ertzak
zure ondoan.
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta
Negua joan da ta

soinu bakar-bakarra zure bular aldean,
soinu bakar-bakarra zure bular aldean,
soinu bakar-bakarra zure bular aldean.
Negua joan da ta,
negua joan da ta.
Report lyrics
ERA (2010)