.

Nafarroa, arragoa Lyrics

Nafarroa, arragoa,
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa,
sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez
betea.

Nafarroa, arragoa
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.
Nafarroa, zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxea:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikoarraren iturri bizia.
Nafarroa, arragoa
eta oinarri
eta oinaze
eta bidean zure bila ibiltzea...
Pinudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
Report lyrics
Top Xabier Lete Lyrics