.

Galerianoren Kantua Lyrics

Kantatzera nihazu alegera gabe,
ez baitut probetxurik, tristaturik ere;
nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
sekulakotz galerak enetako dire.
Mila zortzi ehun ta hamabortzgarrena,
ni Ahazparnen preso hartu nindutena;
Plumagaineko premu, orok dakitena,
galeretan higatu beharko naizena.

Ala, zorigaitzeko premu izaitea!
Harek eman baiteraut betikotz kaltea;
aitari galde eginik sortzeko partea,
galeretan eman nau, hauxe duk dotea!
Ene aita da gizon kontsideratua,
semia galeretan du segurtatua;
nun-nahi otoitzean, belaunikatua,
saindu iduri, debru madarikatua!

Ene lehen ikusia, Kadet Bordaxuri
f**ore bat banuke galdatzeko zuri:
Ongi adreza zaite ene arrebari
Ene saltzeko zonbat ukan duen sari?
Aita aitzinean ta arreba ondoko
Osaba burjes hori diru fornitzeko
Ez ordian enetzat bost sei liberako
Galeretan bederen leher egiteko!
Report lyrics