.

Aita Kartzelan Duzu Lyrics

Aita kartzelan duzu,
ama ixkutuan duzu...
Euskal Herriaren gain, haurra,
gaur iguzkirik ez dugu...
Egizu lo, egizu...
Zomorroari ez beldur,
aita azkarra da ta
ama atzarrik baituzu...
Bihar goizean goizik
iguzki izanen duzu...

Aita kartzelan duzu...
Zomorroa atzarrik baita,
gaur ilunpean gaituzu...

Bihar esnatu eta
ardi esnetik emanen...
Esnea edan eta
laster gizondu zaite.
Ta aita lagundu zazun,
zomorroaren hiltzen...
Aita kartzelan duzu...
Zomorroa hil eta, haurra,
iguzki izanen duzu...

Urre gorria baita
gure munduan nagusi,
zuretzat nahi ditugu
urre kataiak autsi...
Bihar izan dezazun
amodioa nausi!...
Kartzela hutsik duzu!
Hamar ziren, nun dituzu?
Lur azpitik igesi dira
eta bidean dituzu...

IrriƱo bat egizu, haurra,
aita bidean baituzu!
Aitaren besoetan, haurra,
bihar lo eginen duzu...
Report lyrics