.

Etzera Lyrics

Etzera nire ametsetako printzesa
baina etzaude gaizki.
Etzera izarretara eraman nahi nuen hura
baina galduko gera gauean.
Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten ba dizut,
baina etzazu espero nik zu
ilargira eramango zaitudanik.

Egia esanda ez dago bibolin musikarik
txosnetako zarata besterik ez.
Ez gaude urrez ta zilarrez jantziat
baina musuak gozoak dira.
Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten ba dizut,
baina etzazu espero nik zu
ilargira eramango zaitudanik.

Bihar betiko lekuetan gurutzatzen bagera
ez begiratu lurrera,
irribarre iheskor batez agurtuko zaitut
bizitza aurrera doa.
Etzaitut inoiz engainatu
maite zaitudala esan ba dizut,
baina jakin ezazu
noizbait ilargira bazoaz
han aurkituko nauzula.
Report lyrics
...eta etorri egin zait... (1992)
Baina berdin dio Marinelaren bakardadea Zure begiek Eguzkia Harkaitza Itsu bati Etzera Oroituz Gaur ere Naturari buruz