.

Buruerahileen farola Lyrics

Gu biok munduko istorio
zoragarriena idatziko dugu,
farolen argizpiak ez bezela;
zer sentituko da hain bakarrik?
Gabetan izarrak irakurriko dizkizut
haur txikien ipuinak bailiran,
arropak ilusioen ondoan eskegiko
ditugu denborak lehortu ditzan.
Guzti han amaitu bitartean antzeztu
dezagun tokatu zaigun papera,
hainbeste buruerahileren artean
bihotza salgai jarri dut
ni gogoratzearen truke.

Bidailagun eskubidea daukazu
zoriontsu izan eta bizitzeko,
baietz esango nuke,
kaletik ondo ikusten zaizu,
egia esan inoiz baino hobe.
Report lyrics