.

Salda badago Lyrics

Gaur beti bezala euria ari du hemen
eta danok estalita goaz belarritaraino
salda pixkat da behar duguna,
goazen Txatora
edo hobe hire etxera lasai egitera.
Ostia hi! berotu eskuak beste leku batetan
izoztu egingo naun eta salda badago.

Egun grisa hotza kalean
negu gogorra herri puta hontan
bizitzak emandako plazer txiki
hauengatik ez balitz
norbait erotuta badabil hortik
gu zuzendu nahiez baina
bizitzak emandako plazer txiki
hoiengatik ez balitz.
Norbait erotuta badabil hortik
gu zuzendu nahiez baina
formazioa uzten badu hor dugu aukera.

Ostia hi! berotu eskuak beste leku batetan
izoztu egingo naun ta salda badago.

Kristalen lurrunaren atzetik
jendea hain hotz dago
mugidu egin behar dira, berotzen hasi dira
batzuek zerbait esateko dute,
begira, txakurrak datoz.
Egun grisa hotza kalean
negu gogorra herri puta hontan
bizitzak emandako plazer txiki
hauengatik ez balitz
norbait erotuta badabil hortik
gu zuzendu nahiez baina
bizitzak emandako plazer txiki
hoiengatik ez balitz.

Dena prest dago, zein goxoa den
ta kalean ere, salda beroa.
Report lyrics
Salda badago (1988)
Txantxetan Salda badago Esaiok Gangster berriak Benetakoa Ez dago ilusio faltsurik Kalea hutsik Zigorraren zai Animatzen hauena No time for love