.

Bi minutuero Lyrics

Quai de la Gare geltokiaren
gainetik iragaiten diren altzeiru
bortitzak
ortzaiz mugatutzat jo ditzazkezunean.
bihotza tinkatzen zaizu
hegoko itsasoraino tren bat doala pentsatzen
hasten baldin ba zara
bi minutuero
herrimina.

Karrika zurpail desolatuetan haizea altxatzen
abenidetako hosto gabeko arboien puntak makur
eraziz, txori traketsen gisara udaberri hilean
molekuletan ilargiraino airatzeko gogoa hazten
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
Larru lehortua euriak umilki bustitzen dizunean
zauri zabalaren ziztak piskat jabalduz, etxera eta
lagunei telefonatuko duzula
bietan zin dagizunean gero beldurrak
kurutzefikaturik kabinan ikaratzen
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
Izaizko lau taulen artean betiko etzana pausatzen
imaginatzen zarenean, gutizia oro jaten dizun
xangre malizurra zeluletan barna
hedatzen balitzaizuke behintzat zoriontsu izango
zinatekela asmatzen
hasten baldin bazara
bi minutuero
herrimina.
Report lyrics