.

Harria Lyrics

Plazaren erdian harria
Zirudien mugiezina
Lurra eta ipar haizea
Lekukotzat jendea
Seme alabak eta lagunak
Maite dudan guztia
Aita, ama gogoetan
Indarra eman nahian

Saiatu eta ezin
Bat, bi, hiru, lauÉ

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
duen harria
Jasotzen
Nahiz eta indar guztiak
Bildu eta erabili
Hauxe erantzungo dizute
Galde auzokidei

Idi pare batek ere
Mugiaraziko ez luke
Ezinezkoa zela baina
Tajuz saiatu nintzen
Gehiegizkoa
Pertsona bakar batentzat

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
duen harria
Jasotzen
Report lyrics