.

Hitzak hitz direlako Lyrics

Hitzak haizeak eramaten di(e)tunez,
etorri bezala ahazten direnez,
"maite zaitut" eta horrelako esanek
balorea tristeki galdua daukate.
Horregaitik ekintzak nahiago ditut:
Momentu latz batean besarkada bat,
Negar malkoz buzti dudan sorbalda
Bakarrik nago(e)la sentitzen dudanean.
Egurrezko arantza baten moduan
Sartu zara nere bihotza erdian.
Hori azaltzeko baladarik ez da,
Beldur gabe hau da eskeintzen dizudana;

Lagun bat, zu zara neretzat.

Horreagaitik ekintzak nahiago ditut;
Elkar eskeintzen ditugun begiradak,
Atzo oparitu zenidan irribarra
Ordaintzeko ez urrerik mundu osoan.

Hitzik gabe biok bat egin arte
Mutu, hitzak hitz direlako.
Laztan bidez, taupada bakar batez,
Behar dudan guztia zara....
Report lyrics