.

Ti-Ta Lyrics

TI-TA TI-TA kurtsa eta balada
TI-TA TI-TA Bihotzaren taupada
TI-TA TI-TA Segurtasun ta duda
TI-TA TI-TA Denboraren kabalkada
Joan behar dugu ti-ta
Denborarik ez da
Gerora begira
Beti ti-ta ti-ta !!

TI-TA TI-TA Hurbiltzen heriotza
TI-TA TI-TA Pena eta poza
TI-TA TI-TA Mugitzen da balantza
TI-TA TI-TA Hau da erritmo arrotza
Lortu nahi ginuke
lasaitasunaren gailurra
Ametsen bidez uzten dugu
gure mundu bizkorra
Baina beti hor dugu
iratzartzeko goiz oilarra
Berriz ere lasterka,
korrika, presaka
TI-TAren deiadarra!!
Joan behar dugu ti-ta
Denborarik ez da
Gerora begira
Beti ti-ta ti-ta !!
Report lyrics
Mukaki Zpirit (2011)