.

Nire furgoi beltza Lyrics

Lurrunak ez du oraindik
kristala estali
eta gogaitua nago honez gero
autobusarekin
eguraldiaren berri irratian
eta zer dio alu horrek:
Galdu zindudanetik.
Nondik nora datorkidan
orain zure oroimena
arraia laranja kolore beltza
faltan ditut
estazioetan ematen geroztik orduak
Galdu zindudanetik
neure furgoi beltza
arraia laranjaz
saldu zindudanetik.
Teloia jausita mikroak bildu
gauez etxaldera bakarrik zurekin
herdoila seinaletan lo
hau bakarrik ibiltzearen ordaina
Galdu zindudanetik.
Behar bezala ez nabil ez
aparta ginduztenetik
non lo egin dezaket, esan
zure altzoan izan ezik
non gitarra gorde, erretzekoa
hau mixeria latza.
Galdu zindudanetik
neure furgoi beltza
arraia laranjaz
saldu zindudanetik.
Report lyrics
Ni ez naiz Noruegako errege (1983)
Asmatzekorik ez Nire furgoi beltza Bart sobera ardo edan nuen Bye bye gizontxo 5. Galtzetan gordetzeko koblak 37 galdera mugaz bestalde dudan kontakto bakarrari Beste edozein Berandu dabiltza Alberto Caeiroren bisita