.

Crack (Pipa bat) Lyrics

Hortik dabil gizon bat
kalean gora, kalean behera.
Hortik dabil beste bat
pauso urduriz biak batera.
Biak hotz agurtu dira
besoak jaso, topa eskuak
inongo antzik ez dutela
ez dira arraza berekoak.
Hirugarren bat ailegatu da
heldu da sua, heldu da ura
diru tratua bete dute
ez da berriketako ordua.
Banan bana joan dira
txakurrak zaunka, sirena urrunak
elur loia bazterretan
kontainerrak, behebarru ilunak.
Hiru gizonetarik bat
gelditu da, ongi ilunean
argi motel bat ageri da
kale hutsean pipa piztean.
Egoneza hegan doa
arratseko pizti aspertua
den guzia logure da
ahaztura, herio goxua.
Report lyrics
So 'Ik So' (1995)
Crack (Pipa Bat) Egin Kontu Etzanda Behera Eta Behera Xamurragoa Zen Orduan Belauniko Badoa Denbora Lehen Pausoa Etxe Aldera Trikuarena