.

Iritsiko da eguna Lyrics

Jada urteak dira
alkoholez betetako
uda haietatik.
Beharbada
pixkat zahartu gara.
Bagenekien orduan
bizitza bide bat zela,
bakoitzaren bidea
ukatzea alferra zela.

Burua neskez beteta
gaua aintzakotzat hartuz,
gure azpimundua sortuz.

Pentsatzen dut herria
gizartea,maitasuna...
ideiekin aurrera egiten
jarraitzen duzula.
Pixkat erreta,baina
nik ere bai uste dut
nahi duguna izateko
eskubidea dugula.

Gu ez gara inoiz izan
pertsona berdinak,baina
iritsiko da eguna...:

Taberna zulo baten
elkartuko gara.
Ardoa edango dugu
haseratan bezala
ta orduan herriari
su emango diogu.
Denbora pasa arren
gu gazteak gara...garela.
Gauak piztutako sua,
goizak itzaltzen duena.
Iritsiko da eguna...:

Taberna zulo baten
elkartuko gara.
Ta orduan urteei
su emango diegu.
Denbora pasa arren
gu gazteak gara.
Report lyrics
Ardi larruz (1998)
Itsutu Traidorea Aukera baten bila Mila esker Izatearen giltza Ohituren menpe Iritsiko da eguna Nola azaldu Ardi larruz Gor Lurra odolean Bakean naiz Itsutu (remix)