.

Kalea hutsik Lyrics

Kalea hutsik polbora erditzen
jende zuzenaren naskarako
herdoila, lizuna, bizileku beltza
zauri hotza, zauri lehorra.
Zure arnasak bisagra hatsa
arraskatua gaizki afinatua
ta nere aurpegia zure bota lehunen
txarolaren dirdiran,
merzenario zahar grisa,
kutreen babeslea, haiek bezain kutrea.
Bakarrik kalearekin erditzen ere
jainkoa! zein txusa gurea
aingeru zaindaria, tergalezko zaina
udal heroia, asmatikoen putza
argi urdina, dirdir goria
musika atsegina normaleentzat
ta nere aurpegia zure bota lehunen
txarolaren dirdiran.
Nork ematen die eguneroko alpistea
hori soilik haiek dakite
txistea iruditzen zaie
baina kakaztea gure kalea
aiba dokumentua, ez dut ezertako behar
betiko zuretzat
ez zaidazu deitu, ez det ezer entzun
berandu dut, banoa, txisa egitera edo,
zuri ze inporta.
Report lyrics
Salda badago (1988)
Txantxetan Salda badago Esaiok Gangster berriak Benetakoa Ez dago ilusio faltsurik Kalea hutsik Zigorraren zai Animatzen hauena No time for love