.

500 Urte Lyrics

Mendi berdetan
nahiz zelai horietan
edo kutsatutako asfaltoan.
Kateatuak izan ginenetik
bostehun urte luze pasa izan dira.
Nafar eztarri n***onalak
berriz oihuka dezan,
dituen ahots desberdin guztiekin
bortizki, Eh! garrasi berbera.

Zorupeak dakarren ur korrontea,
mendez mende isuritako bera.
Zuhaitz zaharrek errotzen dute,
herri hontako askatasun nahia.
Nafar eztarri n***onalak
berriz oihuka dezan,
dituen ahots desberdin guztiekin
bortizki, Eh! garrasi berbera.
Eraitsitako gazteluetatik
aterpeak eraiki genituen.
Belaunikaldiek utzitako zuloetan
landatuko ditugu haziak.
Nafar eztarri n***onalak
berriz oihuka dezan,
dituen ahots desberdin guztiekin
bortizki, Eh! garrasi berbera.
Mendi berdetan
nahiz zelai horietan
edo kutsatutako asfaltoan.
Kateatuak izan ginenetik
bostehun urte luze pasa izan dira.
Nafar eztarri n***onalak
be/rriz o/ihu/ka de/zan,
di/tu/en a/hots des/ber/din guz/ti/e/kin
bor/tiz/ki, Eh! ga/rra/si ber/be/ra.
Report lyrics
Top Bizardunak Lyrics