.

Bihotz Lyrics

Gela ilun batean
bizi zara bihotz,
sineskeriaz elikatuz,
berezia zarela uste duzu.
Zeurekoi asmoak jorratuz,
hilezkortasuna amets eta...
zalantzaren itzalak
ikaratzen zaitu.
Bihotz guztiak zara zugan
baina, ez zara ohartzen.
Bihotz ororen poz eta mina
daramatzazu zure taupadetan,
baina oraindik ez duzu ikusi,
balio bilketan lausoturik
baitzaude.

Hilezkor izan nahi duzu
eta hilezkor zara,
hilezkor bihotz guztietan,
bihotzean...
bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.
Report lyrics
Hitaz Oroit (1996)
Joan Zinen Bihotz Udazken Koloretan Baldorba Zer Balio Du Iluna Denerako Mundurat Eman Ninduzun Oro IrriƱo Bat Azkaindarrak Nigarra Negian Milia Uhera Urrundik Heldu Naiz