.

Miren Modelo "B" Lyrics

Kanpai baten bortxaz deitzen du
txirrina jotzen hasten dun misioa
euskararen misiolaria; eskolegunetako modelo "b".
Garraxi egiten dudala, ixilik
horrela aginduz irakasten dun hizkuntza
hire misioa ondatuz, eskolegunetako modelo "b".
Eusko Jaurlaritzaren peoia,
noiz arte iraungo dun horrela?
Hik zer egiten dun lan hortan?
Bai zeharo zapuztuta hago
euskararen misiolaria, eskolegunetako modelo "b".

Eskolatik alde egiten dunala
bai asteburu guztietan, amatxorekin egoteko
asteburuetako kaka eredu
eskolegunetan Jaurlaritzarekin, asteburuetan amakin
Jaurlaritza beharrezkoa dun
eta ama ere ni baino inportanteagoa.
Eta zer gelditzen zait niri?
Zertarako haunat?
Hire bizitza zertarako?
Noiz izango naun laketgarri hirekin?
Noiz ligatuko dinat hirekin?
Noiz joko larrua hirekin?
Ezin izango dut.
Kaka Jaurlaritzari
ezin izango dut
kaka amari
kaka, kaka, kaka,
Miren, Miren, Miren modelo "b"
Report lyrics